
Creative Commons elkartearen bidez lizentzia askeak babesten ditu, horiei esker egilea bera baita bere obraren jabe bakarra eta besteei dohainik erabiltzeko aukera ematen baitie.
Hitzaldiak Lessigen azken liburuaren izenburu bera izan du: "REMIX: Artea eta merkataritza oparoak ekonomia hibridoan eraiki" Araba Enpresa Digitalak antolatuta.
Eitb.com Creative Commons erakundearen sortzailearekin, Lawrence Lessigekin, izan da. Behin aurkezpenak eginda, Beatriz Severrek 90 urteko amona bati copyflet-a zertan datzan nola azalduko liokeen galdetu dio.
L: Beno, berak copyrighten antzera ikusiko luke ziur asko. Jende askok badaki sortze lanen zenbait erabilera copyrightek modu zuzenean kontrolatzen dituztela; beraz, nire nobela bat hartu eta argitaratu nahi izango bazenu, badakizu aurretik baimena eskatu beharko zenidala. Hala ere, beste hainbatetan, hori ez da beharrezkoa. Creative Commonsetik, sortzaileak bere askatasuna adierazi dezan saiatzen gara. Jendeak uste du egileari baimena eskatzearekin nahikoa dela, baina legeak hori baino gehiago exijitzen du. Guk jendeari "hauxe da nire lana zabaltzeko behar dudan askatasuna" pentsaraztea nahi dugu.
B: Eta nola kudeatu ditzake EiTB bezalako hedabide batek lizentziak, berak zabaltzen dituen edukien gaineko eskubiderik ez duela kontuan harturik?
L: Hor bi arazo daude: alde batetik, edukia zurea den edo ez eta, bestetik, jendeari zein modutan uzten diozun eduki horiek erabiltzen. Nire ustez, hedabide publikoek gai hau ganora handiagoz hartu beharko lukete. Hedabide moduan, edukiak igortzen zabiltza, bai, baina galdera honakoa da: igorri dudan horrekin nire audientziak zer edo zer egin dezake? Munduko hedabide publiko anitz euren edukiak eskola lanetan erabiltzen dituztela ikusten ari dira, baina, aldi berean, horrela, eduki horiek lagunen artean ere zabaltzen dituzte. Hedabide pribatuekin ez da gauza bera gertatzen, izan ere, horietan eduki guztiak hedabideari dagozkio. Hedabide publikoak dira arazoaren norabidea zuzendu beharko luketenak, jende animatuz eta sortze prozesuan sartuz, eta alde pribatutik bultzatzen den eredu ahaztuz.
B: Zer deritzozu kanon digitalari buruz?
L: Nire ustez, zoritxarrez, Europan (kanonaren kontua Espainian bakarrik gertatzen ez delako) jendeak bi egoera zailei aurre egin behar die. Alde batetik, zergen bidez ordaindu behar diote medioei eta, beste aldetik, alde gutxi dute materiala erabiltzeko. Nire iritziz, zergak ordaintzen badituzu, libre izan beharko zinateke materialarekin nahi duzuna egiteko, horrela ez bada, ez zenuke inolako kanonik ordaindu behar. Europako eredua baino, Amerikar Estatu Batuetako eredua jarraitu beharko lukete. Materiala dohain zabalduko balitz, gure seme-alabek errazago izango lukete; azken finean, gazteak dira artxiboak gehien elkar trukatzen dituztenak. Egun, gazteen jokabide hori kriminaltzat hartzen dute, salaketak direla medio, azkenean eskolatik kanporatzen dituzte eta, bitartean, artistek edo sortzaileek orokorrean ez dute dirurik irabazten; jendea ez da libre edukiekin nahi duena egiteko.
B: Noiz irabaziko dugu gatazka, inoiz irabaziko badugu?
L: Baikorra naiz eta irabaziko dugula uste dut, izan ere jendearen bihotza irabazi dugu jada, eta negozioen munduan alderdi handia daramagu, egoera parekatuagoa dago. Googlek, Creative Commonsen baimena sartu du Picasa argazki aplikazioa erabiltzeko, horrela errazagoa da lan bat zabaltzea. Momentuz, gobernuek muturreko copyright elkarteen interesen alde daude, baina denborarekin, beste mundu mailako proposamen orekatuen alde egin beharko dute. Hori da koska azken finean, gobernuek kontu honetaz konturatu daitezela.
B: Eskerrik asko
L: Atsegin handiz.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: