2010eko martxoaren 20a
eitb.com

albisteak

Torturak

NBEk atxilotuak ez inkomunikatzeko eskatu dio Espainiari

2008/10/23 |
Iruzkina egin

Giza Eskubideen eta Terrorismoaren kontrako Borrokaren errelatoreak adierazi du iragan maiatzean Espainiako Estatura egin zuen bisitan, "kezka" eragin ziola inkomunikazioaren erabilerak.

Inprimatu Inprimatu

Terrorismo Islamiarra8Irudia handitu

Ustezko terrorista islamiar baten atxiloketa. Argazkia: EFE

Martin Scheinin Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen eta Terrorismoaren kontrako Borrokaren errelatoreak atxilotuen inkomunikazioa betiko deuseztatzeko eskatu dio Espainiari, hau da, legedi espainiarrak terrorismoarekin lotutako atxilotuei ezartzen dien erregimena ezeztatzeko.

NBEren Biltzar Orokorraren aurrean urtero egiten duen agerraldian Scheininek azaldu duenez, iragan maiatzean Espainiako Estatura egin zuen bisitan, "kezka" eragin zion inkomunikazioaren erabilera etengabeak.

Adierazi duenez, "inkomunikazioaren erregimena amaitzeak terrorismoaren aurkako autoritateen jardunari sinesgarritasuna emango lioke, eta tratu txarrengatik salaketa faltsuak jasan dituztenak libre uzteko, segurtasun handiagoa egongo litzateke".

Era berean, "auzia instrukzio fasean dagoenean egiten diren ikerketa eta atxiloketen inguruan kezka" sortu zaiola agertu du, eta dagoeneko identifikatu dituela "arazo batzuk".

Scheininek esan du Espainiako autoritateekin harremanetan jarri direla "kezka" horiek argitze aldera, baina ez du zehaztu nahi izan zeintzuk diren, izan ere, oraindik ez du Espainiara egindako bisitan osatutako txostena ofizialki aurkeztu.

Prozesu judizialak

Errelatoreak azpimarratu du kezka handiena sortzen diona prozesu judizialetan ohiko prozeduretatik aparteko bideetatik eramaten direla susmagarriak, eta horiek ez direla "bidezko epaiketa" bermatzen dutenak.

"Bidezko epaiketarik ez izateak eramaten ditu pertsona asko terrorismora jotzea", azaldu du.

Hala ere, argi adierazi du egoera horrek ez dituela ekintza terroristak justifikatzen, baina goraipatu du "bazterketa" eta "bidegabekeria sakoneko" sentimenduak zabaltzen dituela pertsona batzuen artean.

"Jendeak terrorismora jo ez dezan estrategia bat sortzeko, beharrezkoak dira bidezko epaiketak", esan du Scheininek.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea