2009ko uztailaren 06a

    eitb.com

    Kirolak

    Athletic Club

    Caparros Riazorrera itzuliko da, bisitari moduan inoiz irabazi ez duen zelaira

    publikatuta 2008/11/18 |
    Entrenatzaile andaluziarrak Coruñan bisitari moduan jokatutako partidetan lortutako emaitzarik onena 2004-2005 denboraldian Sevillarekin lortu zuen berdinketa da.

    Joaquin Caparros

    Caparrosek ez du inoiz Riazorren irabazi bisitari moduan. Argazkia: EFE

    Joaquin Caparros igande honetan itzuliko da Deportivo zuzentzeari uzti zionetik bigarren aldiz Riazorrera. 2007an utzi zion talde galiziarra entrenatzeari eta zelai honetan daukan estatistika txarrari bukaera ematen ahaleginduko da. Utrerako entrenatzaileak ez du bisitari moduan garaipenik lortu zelai honetan.

    Izan ere, Caparrosek Coruñan bisitari moduan lortutako emaitzarik onena, lau aldiz bisitatu du Sevillarekin eta behin Athleticekin, 2004-2005 denboraldian lortutakoa da. Partida hori 2-2ko emaitzaz bukatu zen eta Baptistak luzapenean sartu zuen sevillarren bigarren gola.

    Caparrosek ezin izan zuen emaitza hori errepikatu iazko denboraldian Athleticekin. Izan ere, partida horretan Athleticek 3-0 galdu zuen, eta gol horietako bat Coloccinik sartu zuen. Jokalari honek bere elastikoko izena seinalatu zuen bisitarien aulkitik, konkretuki Caparrosen aurretik pasatzerakoan.

    Orain Newcastle taldean dagoen jokalariak Deportivo-Athletic partida bukatutakoan keinu hori ez zegoela Caparrosi eskainia adierazi zuen, nahiz eta aurreko egunetan Caparrosek Depor entrenatzen zuenean “komunikazio falta” zegoela adierazi zuen.

    2001-2002 denboraldian Deportivok 1-0 gainditu zuen Sevilla taldea Tristanen gol bati esker eta urte bete beranduago Roy Makaayren hat-trick batekin galiziarrek 3-1eko emaitzaz lortu zuten garaipena andaluziarren aurka.

    Tristan izan zen protagonista 2003-2004 denboraldian ere, orduan, penaltiz sartu zuen gola. Azkenean, 2004-2005 denboraldian Coruñatik puntu batekin joatea lortu zuen Caparrose.

    Partida hartan, Bapatistak sartu zuen berdinketaren gola luzapenean Sevilla 2-1 galtzen ari zenean. Norgehiagoka 2-2ko emaitzaz bukatu zen eta hori izan da Utrerako entrenatzaileak bisitari moduan Riazorren lortu duen emaitzarik onena.


    18/11/2008 18:43