2009ko uztailaren 06a

    eitb.com

    Kirolak

    Reala

    Fedea galduz gero, akabo

    Ander Altuna - publikatuta 2008/11/19 |
    Garaipena da berdegunetik aparteko miserien aurkako sendagairik eraginkorrena, baina hauek ez dira iristen eta kirol egoera ez da ona. Arratsaldeko entrenamenduan Elustondo korrika aritu da eta bi aste barrurako jokatzeko prets egon daiteke.

    estrada

    Dani Estrada Realeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Fedea omen da bizitzako argia eta entrenatzailearen ildo beretikmintzatu zen Dani Estrada hedabideen aurrean. Zarauztarraren iritziz, "egoeraez da erraza. Jokalari garrantzitsuak min hartuta daude eta zelaitik kanpo ereegoera zaila da. Emaitzak ez dira onak izaten ari, baina guk fede osoa dugu,lanean gogor dihardugu eta pare bat partida irabazita goian kokatukoginateke".

    Zaletuari, oraindik orain, fede apurrik geratzen zaio. Batez ere,Necati golegilearengan. Berea egiten badu Realak partidak irabaziko ditu etahori da kanpoan ari duen ekaitzaren aurkako estalperik egokiena. Aurrelariturkiarrak ere hitz egin zuen prentsa aretoan. "Ez dut golak sartzearekinitsutu nahi. Talde bat gara eta guztiok dugu horren ardura. Realak irabaztenduen bitartean niri bost zenbat egiten ditudan. Denbora behar dut, bainaegunetik egunera askoz ere hobeto nago zentzu guztietan. Taldekideekin hobetomoldatzen naiz eta fisikoki ondo nago. 32 neurketa geratzen dira eta egoeraizugarri alda daiteke. Ondorioak denboraldi amaieran atera behar dira".

    Txuri-urdinek lan saio bikoitza burutu zuten asteazkenean. Goizetik aipagarria SansekoRamirez atezainak eta Zurutuzak lehen taldearekin entrenatu zutela. ClaudioBravo txileko selekzioarekin bilduta dago eta Moha arratsaldez iritsiko dahorretarako klubaren baimena zuelako.

    Elustondo korrika  egiten  aritu da  arratsaldeko saioan

    Min harturik zegoen Elustondo korrika ibili da Zubietan burutu duten arratsaldeko saioan. Berri ona dudarik gabe. Asteburu honetan Huescaren aurkako partidarako ez da prest egongo, baina litekeena da bi aste barru Alacant taldearen aurkako partidan jokatzeko moduan egotea.

    Amaitzeko gaineratu Iñaki Badiola presidenteak prentsa agerraldiaegingo duela ostegunean 17:30etan Anoetan. Goizean Pedro Malagon epailearekinbilduko da bere argudioak azaltzeko asmoz eta bide batez enplegua egonkortzekoplana eta bideragarritasun plana aurkeztuko omen dizkio.



    19/11/2008 17:32