

Patxi Izko Osasunako presidenteak ospitalean jarraitzen du. Argazkia: EFE
Asteazkenean, Osasunako presidentea den Patxi Izco Ilundaini froga medikuak egin zizkioten Nafarroako Klinika Unibertsitarioan eta momentura arte ez diote ezer patologikorik aurkitu.
Presidenteak Klinika Unibertsitarioan jarraituko du ostegun honetan froga gehiago egingo baitizkiote asteartean eman zion sinkopea nondik etor zitekeen jakiteko.