
Arabako Foru Aldundiak "beldurrik gabe" bilatuko ditu Iruña-Veleia auziko erantzuleak eta 2006. urteko aurkikuntzak "faltsuak" direla frogatzen duten txostenak Fiskaltzaren aurrean eramango ditu.
Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketa batean, Lorena Lopez de Lacalle Arabako Kultura diputatuak Iruña-Veleiaren etorkizuna zalantzan ez dagoela goraipatu du. "Veleia berpiztea da orain nire betebeharra", esan du.
Lacallek etorkizunean "horrelakoak gertatu ez daitezen" irizpideak biltzen dituen arkeologia plan bat osatzearen alde egin du.
Arabako Foru Aldundiko zerbitzu juridikoek ikerketa hasi dute jadanik. Aldundiak Fiskaltzaren aurrean aurkeztuko ditu txostenak, auzi honen aurrean zerbait egin behar duen edo ez erabaki dezan.

