2010eko otsailaren 10a
eitb.com

albisteak

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskal erakundeek "inposaketa" linguistiko guztiak gaitzetsi dituzte

Erredakzioa - 2008/12/01 | eitb.com |
Iruzkina egin

Ibarretxe lehendakariak Ukan sariak banatuko ditu asteazkenean euskara bultzatzeko lana egiten duten hainbat erakunde eta pertsonen artean.

Inprimatu Inprimatu

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Eudelek adierazpen bat sinatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Adierazpen horretan linguistika arloan euskara eta gaztelerari dagokionean egiten den "inposaketa" gaitzetsi dute.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta ekitaldi nagusia Gasteizen izango da eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria bertan izango da.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak gaur irakurritako adierazpenaren bidez esan duenez, ez da inoren aukera linguistikorik eragotzi behar eragozpen hori euskararen onurarako izanik ere. Testuak dioenez, "inposizioa" ez da euskara indarberritzeko bidea.

Halere, euskal instituzioek diotenez, eraginkorra izateko, elebitasunaren aldeko edozein politikak nahitaez eskatzen ditu hizkuntza ahulenaren -euskara kasu honetan- aldeko betebehar batzuk, akordioaren bidez lortu beharrekoak.

"Eleaniztasun orekatuaren eta, beraz, hizkuntz normalkuntzaren bidean aurrera egiteko, elebakarrek urratsak eman behar dituzte euskararantz", dio adierazpenak. Ildo horretan Baztarrika buru duen Sailak aurkeztutako idazkiak dioenez, "ezin zaio eta euskarari bermatu ezinbestekoa duen arnasa, gutariko bakoitza ez bada, bere hizkuntz aukera pertsonala zeinahi delarik ere, euskaraz ari denaren jarduna ez oztopatzeko gauza".



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
01/12/2008 17:17