2010eko otsailaren 10a
eitb.com

albisteak

Gipuzkoa

Guardia zibil bat hil da Irunen diskoteka batean izandako borrokan

Erredakzioa - 2009/01/01 | eitb.com |
Iruzkina egin

Gertaera Cipriano Larrañaga kalean dagoen Corpus diskotekan izan da goizeko 07:45ean. Argitu gabe dauden arrazoiengatik, Irunen lan egiten zuen eta diskotekan Gabon zahar gaua pasatzen zegoen guardia zibila eta erasotzailea borrokan hasi dira.

Inprimatu Inprimatu

Zerbitzutik kanpo zegoen guardia zibil bat hil da gaur Irungo (Gipuzkoa) diskoteka batean zegoela beste gizon batekin borroka bat izan eta gero. Guardia zibila lurrera erori da eta hil egin da.

Erasotzaileak aurrekari polizialak ditu eta kartzelatik pasa da hainbat alditan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Gertaera Cipriano Larrañaga kalean dagoen Corpus diskotekan izan da goizeko 07:45ean. Argitu gabe dauden arrazoiengatik, Irunen lan egiten zuen eta diskotekan Gabon zahar gaua pasatzen zegoen guardia zibila eta erasotzailea borrokan hasi dira.

Dirudienez, erasotzaileak (30 urte) guardia zibila (45) gogoz bultzatu zuen, eta lurrera erori zen, eta kolpearen ondorioz hil egin da.

Goizeko 10:00etan oraindik osasun-zerbitzuak diskotekan zeuden heriotzaren egiaztapena egin arte.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
01/01/2009 12:35