
Kolonbiako irakasle batek 16 ikasle mahaietara lotu zituen mandatu batzuk egiten zituen bitartean (argazki batzuren errebelatua egin, adibidez). Antza, ikastetxetik atera ez zitetzen lotu zituen.
Gertaera hau salatu dutenak ikasleen gurasoak izan dira, baina Stella Legarda andereinoak ere egindakoa onartu du.
Irakasleak azaldu duenez, minik hartu ez zezaten, ikasleak lotu eta gela barruan itxita utzi zituen.
"Bai, egia da lotuta gelditu zirela ni joan nintzen bitartean, baina ez nituen torturatu, ikastetxeko koordinatzaileak esan duen modura. Geldi egon zitezen egin nuen hori", esan du Legardak.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: