
Irudia handituPublizitate kanpainako irudia Argazkia: eitb.com
Europako eta EAEko hauteskundeen ondorioz politikarien argazkiak izan dira iragarkiak jartzeko hormen izarrak. Urte hasieratik nonahi ikusi ditugu haien aurpegiak boto eske. Orain, markesinetan ageri dira. Alderdi Sozialistako aurpegi ezagunak aukeratu ditu Deia egunkariak publizitate kanpaina egiteko.
Erditik banatutako kartel batean (ikusi informazio honen ezkerraldean agertzen den irudia) bi aurpegi ageri dira; Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea ezkerraldean, irribarretsu eta zuri-beltzean eta herritar ezezagun bat (emakume bat) eskuinaldean, koloretan. Egunkariaren logotipoaren eskuinaldean ondoko leloa irakur daiteke: "Bestelakoa zara, bestela irakurtzen duzu". Jose Blanco Zapateroren Gobernuko bigarren gizona agertzen da euskarazko iragarkietan.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: