
Irudia handitu2008ko irailean hartutako Tomoji Tanaberen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Guinnes Liburuak munduko gizonik zaharrena izendatutako agurea hil da 113 urte zituela Japonian.
Tomoji Tanabe 1895ko irailaren 18an jaio zen bizitza osoa pasa duen herrian eta bere esanetan, zahartzaroaren sekretua '' ez erretzea eta alkoholik ez edatean'' datza.
Tanabe ingeniari zibila izan zen jubilatu arte eta egunero esnea edaten zuen arratsaldeko hiruretan egunkaria irakurtzen zuen bitartean.
Agure japoniarrak egunkari pertsonal bat idazten zuen maiatzean bihotzekoa izan zuen arte. Ordutik aurrera ohean egon behar izan du bart gauen hil den arte.
Tomoji Tanabe munduko gizonik zaharrena izendatu zuten 2007an, 115 urte zituen Puerto Ricoko agure bat hil ondoren.
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, japoniarren bizi-itxaropena munduko luzeenetarikoa da.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: