
Gipuzkoako Foru Aldundiak pozik hartu du Fiskaltzak Victor Bravo Ogasunaren zuzendari izandakoaren kontra jarri duen salaketa.
Sobornoak onartzea eta prebarikazioa leporatzen dizkio Fiskaltzak.
Salaketa horren arabera, Bravok Gipuzkoako enpresentzat ezarritako zerga onurak eman zizkion Kataluniako enpresa bati, diruaren truke.
Enpresak berak eta jabeek zergak Gipuzkoan ordaintzen zituztela frogatzeko, Victor Bravoren bi etxetako helbideak eman zituzten.
Beste bost lagun ere akusatu ditu Fiskaltzak, tartean Bravoren emaztea eta baita Rufino Eizagirre ere, Bravoren bazkidea.
Pello Gonzalez Ogasun diputatuak esan du justiziarekin kolaboratzen jarraituko dutela, Gipuzkoan iruzur fiskalik egin ez dadin.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: