2009ko uztailaren 06a

    eitb.com

    albisteak

    Muskizen egongo da

    Jaurlaritzak baimena eman dio Petronorri koke planta eraiki ahal izateko

    publikatuta 2008/10/31 |
    Europar Batasunak eskatzen zituen ingurumenaren gaineko eskakizunak betetzen dituela esan du Ingurumen sailak.

    petronor planta

    Petronor. Argazkia: EITB

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordetzak baimena eman dio Petronorri Muskizen koke planta eraiki ahal izateko. Proiektua martxan jartzeko 750 milioi euro erabiliko ditu Petronorrek.

    Josu Jon Imaz enpresako presidenteak proiektu hau martxan jarri ahal izatea Petronorren etorkizunarekin lotu zuen. Auzotar plataforma batek koke plantaren aurka egingo duela iragarri du jadanik.

    Esther Larrañagak zuzentzen duen sailak azal duenez, proiektu honek Europar Batasunak eskatzen dituen ingurumenaren gaineko eskakizunak betetzen ditu. Ondorioz, Jaurlaritzak proiektuaren aldeko erabakia iragarri du gaur bertan.

    Proiektuan aurreikusten diren isuriek ez dutela kutsadura areagotzen, energia, ura eta lehengaiak modu eraginkorrean erabiltzen direla eta hondakinak era egokian kudeatzen dituela dio iruzkinak.

    Hala ere, neurri horiek bermatzeko Ingurumen sailak babes neurriak eta zaintza programa berezia ezarriko ditu.

    Petronorrek 340 lanpostu berri aurreikusten ditu egitasmo honi esker, eta eraikitzen den bitartean beste 1.300 lanpostu gehiago.


    Publizitatea

    31/10/2008 19:00