
PSOEk Espainiako Kongresuan duen taldeak akordioa lortu du EAJrekin eta Coalicion Canariarekin (CC) 2010eko Aurrekontuen inguruan, eta ondorioz aurrera atera ahal izango ditu asteartean osoko zuzenketak eztabaidatzeko Parlamentuan egingo duten saioan.
Parlamentuko iturriek informatu dutenez, gaur goizean itxi dute akordioa, aurrekontuei osoko zuzenketak aurkezteko epea amaitzen zenean hain zuzen ere.
EAJren sei botoak eta CCren biak nahikoak ditu PSOEk gehiengo zuzenketa guztiak baztertu ahal izateko.
Hurrengo asteko eztabaidan, PPk, CiUk, UpyDk eta ERC-IU-ICV taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatuko dituzte. Baliteke BNGk ere aurkeztea.
Josu Erkoreka eta Jose Antonio Alonso EAJko eta PSOEko bozeramaileek akordioaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur prentsaurrekoan.
EAJk hiru baldintza jarri zituen PSOEren aurrekontuei babesa emateko: bermeak Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko, enplegu politika aktiboen eskuduntza transferitzea eta BEZ kontuetan Arabako Aldundiari zor dizkion 450 milioi euroak itzultzea.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

