2010eko martxoaren 21a
eitb.com

albisteak

Mediterraneoko trenbidea

Bilbotik Valentziara lau ordutan trenez

Erredakzioa - 2009/11/04 |
Iruzkina egin

Espainiako Gobernuak Mediterraneoko trenbidea aurkeztu du asteazken honetan. Obrak hasita egongo dira urte amaieran.

Inprimatu Inprimatu

Lopez_efeIrudia handitu

Patxi Lopez lehendakaria aurkezpen ekitaldian. Argazkia: EFE

Jose Blanco Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak Kantauri aldea eta Mediterraneoa elkartuko dituen tren sarea aurkeztu du Zaragozan. Proiektu horrek Euskadi eta Valentzia lotuko ditu, Iruñetik, Zaragozatik eta Terueletik pasatuta. Beste bide bat Miranda de Ebrotik eta Logroñotik pasatuko da. Proiektu horren baitan Euskal Ya ere dago.

Laburbilduz, Madriletik pasatu gabe joan ahal izango gara Euskaditik Valentziara.

Aurkezpen ekitaldian Patxi Lopez lehendakaria, eta Marcelino Iglesias (Aragoi), Miguel Sanz (Nafarroa) eta Miguel Angel Revilla (Kantabria) presidenteak izan dira, besteak beste.

Ministroak esan duenaren arabera, obrak urtea bukatu baino lehen izango dira martxan, azpiegitura "ezinbestekoa" baita herrialdearen garapenerako. Izan ere, egungo garraio sarearen ezaugarriak apurtu eta "tren bidezko garraioaren mapa estrategiko berria" irekitzen du.

Azpiegitura berriak bidaien iraupena erdira gutxituko du. Horrela, Valentziatik Zaragozara bi ordu baino gutxiagoko bidaia izango da; Terueletik Zaragoza, ordu batekoa; Zaragozatik Logroñora, ordu bat baino gutxiagokoa; Zaragozatik Bilbora, ordu bat eta 45 minutukoa; Zaragozatik Donostiara, bi ordu baino gutxiagokoa; Bilbotik Santanderrera, 45 minutu ingurukoa; eta Bilbotik Valentziara lau ordukoa.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea