2010eko martxoaren 22a
eitb.com

albisteak

Kongresuan

Beste pauso bat eman dute Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko

Erredakzioa - 2009/12/03 |
Iruzkina egin

Batzorde konstituzionalak foru araua tramitatu du eta EAJren eta PSOEren akordioari esker proposamena aurrera atera da. Abenduaren 17an bozkatuko dute araua Kongresuan.

Inprimatu Inprimatu

Concierto_congresoIrudia handitu

Kongresuan Kontzertu Ekonomikoaz eztabaidatu zuteneko argazkia. Argazkia: Efe

Batzorde konstituzionalak bilera egin du gaur euskal Kontzertu Ekonomikoari buruz hitz egiteko. Kontzertu Ekonomikoaren "blindajea" onartu dute.

Proposamenak aurrera egin du PSOEk eta EAJk lotutako akordioari esker. Dirudienez, arauaren bozketa abenduaren 17an egingo dute Madrilgo Diputatuen Kongresuan.

Hori horrela, EAJren proposamenak izapide guztiak gainditzen baditu, batzar nagusietan onartzen dituzten zerga arauek lege maila izango dute eta Espainiako Gobernuak bakarrik jarri ahal izango luke helegitea Auzitegi Konstituzionalean.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea