2010eko irailaren 06a
eitb.com

albisteak

2010-2012rako soldatak

Aurreakordio bat lortu dute Estatuko patronalak eta sindikatuek

Erredakzioa - 2010/02/08 |
Iruzkina egin

CEOEk, CEPYMEk, CCOOk eta UGTk akordio bat lortu dute negoziazio kolektiboan eta % 1 eta % 2,5 arteko soldata-igoerak aurrikusten ditu.


CEOE eta CEPYME patronalek eta CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordio bat lortu dute gaur gauean, 2010-2012rako negoziazio kolektiboan eta % 1 eta % 2,5 arteko soldatak-igoerak aurrikusten ditu.

Negoziaketako iturriek jakitera eman dutenez, aurten soldatak % 1 gora egitea adostu dute. Bien bitartean, 2011n igoera % 1 eta % 2 artean kokatuko da eta 2012an % 1,5 eta % 2,5 artekoa izango da.

Inflazioa dela-eta langileak erosteko ahalmena galtzen badu soldatak berriz aztertzeko aukera izango dute, azaldu dute iturriek.

Akordioa sindikatuetako eta patronaleko zuzendaritza organoek berretsi behar dute orain. Bihar bildu egingo dira eta horregatik iturriek ez dute adostutakoaren zehaztasun gehiagorik eman.

Sindikatuak

Horrela, Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak Batzorde Federalean agerraldia egingo du bihar, patronalarekin negoziatutako soldata-ituna eta elkarrizketa sozialeko prozesuan emandako aurrerapausoak azaltzeko. 200 kidek osatzen dute Batzordea.

Bestalde, Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkariak Gobernuaren azken proposamenak aztertuko ditu Batzordean, erretiroa hartzeko adina 67 urteetara arte atzeratzeko ekimena eta lan-merkatuaren erreforma esaterako.

Patronala

Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidentea patronalaren zuzendaritza-batzordean izango da bihar, UGT eta CCOO sindikatuekin negoziatutako testua berresteko edo atzera botatzeko.

Hilabeteetako negoziaketak sekretupean egin dira akordioa arriskuan ez jartzeko, izan ere, 2009ko uztailean hiru aldeko negoziazioa hautsi zen, Espainiako Gobernuak alde egin zuelako.




Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea