
Iazko azaroaren 19an Aldundiaren aginduz zenbait aditu egindako txostenaren arabera, aztarnategian aurkitutako zeramiketako (III, IV eta V mendeetakoak) grafito idatziak faltsuak dira.
Lorena Lopez Lacallek, Kultura diputatu foralak, bide penala erabiliko dutela adierazi du, Foru Aldundia "Arabako aztarnategi arkeologikoan jazotako guztiaren kaltetu zuzena" dela uste baitute.
Foru erakundeak ez ditu salatuen izenak eman jakitera eman nahi izan; "errespetua izan nahi dugu hasiko den prozedura honekin", argitu dute.
Arabako Foru Aldundiak, halaber, administrazio-espediente zigortzailea ireki du Lurmen enpresaren (aztarnategia induskatzearen arduraduna) kontra.
Zigor eta administrazio prozedurak gorabehera, Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoak bisita eta lan zientifikoko programak egiten jarraituko du.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: