2010eko otsailaren 09a
eitb.com

albisteak

Bilbon

Erdaldunen euskararekiko aurreritzi eta jarreren inguruko ikerketa aurkeztu dute

Erredakzioa - 2009/04/29 |
Iruzkina egin

Deigarria da erdaldun asko saiatu direla uneren baten euskara ikasten eta erdiak baino gehiagok ikasi nahiko lukete.

Inprimatu Inprimatu

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako funtziotako sailburuordeak ‘Erdaldunen euskararekiko aurreritziak eta jarrerak’ ikerketa aurkeztu du gaur goizean Bilbon.

UNESCO Etxeako eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Amarauna ikerlari-taldeak Erdaldunen euskararekiko aurreritziak eta jarrerak izeneko ikerketa burutu du.

Lanaren helburu nagusiak bi izan dira: batetik, erdaldunen euskararekiko uste eta jarrerak zeintzuk diren eta elebitasunerako mesedegarri eta oztopotzaile diren aurreiritziak arakatzea; bestetik, jarrerok euskaldunak ez diren EAEko 18-55 urte bitarteko biztanlerian zein maiztasunarekin ageri diren antzematea.

Ikerketaren ezaugarriak

Datuak biltzeko metodo bi erabili dira. Eztabaida-taldeen bidez, lagun-taldekideek dituzten euskararekiko uste, jarrera, sentipen eta esperientziak jaso dira. Horrela, ideia askotarikoak, konplexuak eta aberatsak batu dira; batzuk euskararen aldekoagoak, beste batzuk kritikoagoak.

Ikerketan ateratako ondorioetako batzuk

- Ikerketako partaide asko “bi munduko egoeran” bizi dira, hau da, ez dira sartu euskararekin lotuta dagoen munduan.

Hala ere, euskararen munduarekiko balorazio positiboa egin du gehiengoak eta hobeto ezagutzeko interesa erakutsi du: %55,5 euskararen mundutik hurbil sentitzen direla esan dute, eta %24,9k horrekiko interesa duela.

- Euskararen normalizaziorako konpromisoa beharrezkoa dela orokortua dago: partaide gehienek argi dute euskara “gure” erantzunkizuna dela.

Bestalde, etorkizuna oso modu ezberdinean hauteman da: partaide batzuk ezkorrak dira, euskara normaltzeko zenbat falta den ikusita; beste batzuek, berriz, etorkizun oparoa ikusten diote.

Azken hauen artean zabal dabil “arrosa koloreko etorkizuna” deitu zaion gehiegizko baikortasuna; hau da, euskara eskolan, ume-garaian, “guztiek” ikasten dutenez eta erakunde publikoen laguntza duenez, arriskua ez dagoela pentsatzea.

Euskara ikasteko ahaleginak:

Deigarria da erdaldun asko (ikerketa kuantitatiboko %65,70) bere bizitzaren momenturen baten euskara ikasten saiatu dela.

Gainera, erdiak baino gehiagok euskara ikasi nahiko luketela ondorioztatu dute.




Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
Erlazionatutako edukiak
29/04/2009 18:39