
Gizonezko batek beste bati gasolina bota eta su eman dio, antza, aurretik izandako eztabaida baten ondorioz. Poliziak erasotzailea atxilotzea lortu berri du. Erasoaren ondorioz, biktimak lehen mailako erredurak izan ditu aurpegian, lepoan eta buruan.
Gertaera otsailean izan zen, abandonaturiko Bilboko etxebizitza batetan. Biktima bertan lo egiten zegoela, gizonezko bat sartu zen, gasolina gainetik bota eta metxero batekin sua eman zion. Jarrian, erasotzaileak alde egin zuen, Poliziak azaldu duenez.
Etxe berean lotan zeuden beste pertsona batzuk biktima berehala lagundu zuten, eta, ondorioz, bizirik atera zen gizonezkoa eraso horretatik.
Zenbait hilabeteko ikerketen ondoren, Poliziak erasotzailea identifikatzea eta atxilotzea lortu du. Adierazi dutenez, erasoa aurretik izandako eztabaida baten ondorioz egin zuen atxilotuak.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: