2010eko martxoaren 13a
eitb.com

albisteak

Energia nuklearra

Garoña 2013a arte mantenduko dute martxan

Errredakzioa - 2009/07/02 |
Iruzkina egin

Espainiako Gobernuak, hala ere, ez du erabakiaren berri emango 18:00ak arte. Greenpeacek esan du auzitegietara joko duela Burgoseko zentralari martxan jarraitzeko baimena ematen badiote.

Inprimatu Inprimatu

Central GaroñaIrudia handitu

Garoñako zentral nuklearra.

Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra 2013a arte irekita mantentzea erabaki du, Industria Elektrikoaren Espainiako Elkartearen (Unesa) presidenteak, Pedro Riverok, jakinarazi duenez.

Garoña irekita egongo da 2013ko apirilaren 1era arte, Efe albiste-agentziak PSOEk iturriak aipatuta jakinarazi duenez, baina arratsaldera arte ez dute erabaki ofizialaren berri emango. Orduan, 18:00etan, Miguel Sebastian Industria ministro espainiarrak jakinaraziko du zentral nuklearrarekin zer egingo duten.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak aurreratu duenez, zentrala ixteko eskatzen dutenen eta beste hamar urterako baimena ematea nahi dutenen kritikak jasoko dituzte.

Industria eta Lan ministroek Enpresa Batzordeari eta zentralaren jabeei helaraziko diete erabakia lehenik.

"Oraingoz Garoña ez dute itxiko", esan du Riverok. "Erabakia gaur edo bihar baieztatzea espero dut", erantsi du, zentrala 2013a martxan mantentzea "berri ona" dela gaineratu aurretik.

Ser irrati-katean egindako elkarrizketan esan duenez, Espainiako Gobernuak ez dio patronal elektrikoari Garoñari buruzko erabakia baieztatu. Alabaina, "mundu guztia bat dator lizentzia 2013a arte luzatuko dutela esaterakoan, eta beraz, horrela izango da; erabakiaren nondik norakoak ez ditugu ezagutzen", zehaztu du.

Greenpeacek auzitegietara joko du

Carlos Bravo Greenpeacen kanpaina nuklearrerako arduradunak esan du Espainiako Gobernuak zentrala ez ixtea erabakitzen badu auzitegietara joko dutela, "erabaki zentzugabea delako".

Greenpeacek eta elkarte ekologista nagusiek sinatutako komunikatuan zentral nuklearra berehala ixteko eskatu dute eta ohartarazi dutenez, "irekita jarraitzen badu, Gobernuak ez luke beteko hauteskunde-programa".

Greenpeacek, Amigos de la Tierrak, Ekologistak Martxanek, SEO/BirdLifek eta WWFk ere gogor kritikatu dute Zapateroren Gobernua, Garoñak 2013ra arte martxan jarraitzen badu "ingurugiroarekiko sentikortasun gabezia erakutsiko" lukeelako eta ezingo diolako “diskurtso berdeari eutsi”.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: