
Horrez gain, atxilotu zuten agenteei eraso egitea eta heriotza-mehatxuak botatzea ere leporatu diote.
Gaur hainbatetan deitu dute 112 telefono-zenbakira, goizaldeko hiru eta erdiak aldera, Errenteriako hiltegitik gertu, emakume bati eraso egin diotela jakinarazteko.
Biktima laguntzeko etxetik irten diren zenbait lekukok jakinarazi dutenez, bi gizonezko emakumearen gainean etzanda zeuden eta ez zioten mugitzen uzten.
Hainbat patruila bertaratu dira segituan, eta horietako batek biktima laguntzen zuen bitartean, beste bat balkoi batean zegoen auzokide batekin jarri da harremanetan. Bizilagun horrek erasotzaileetako bat non zegoen adierazi die balkoitik agenteei.
Hala, ertzainek sasi artean gizon bat aurkitu eta atxilotu egin dute sexu erasoa egiten saiatu izana egotzita. Atxiloketaren unean, gizonezkoak jarrera oldarkorra erakutsi du eta agenteei ostikoka eta ukabilka hasi zaie eta heriotza-mehatxuak bota dizkie. Agenteek polizia-egoitza batera eraman dute atxilotua.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
