
Michael Jacksonen autopsiak Propofol gehiegi hartzeagatik hil zela baieztatu du eta ezbeharraren nondik norakoak kontutan hartuta, hil zutela esan dute agintariek.
Gaur argitaratutako txostena autopsiaren zati bat da eta aktorearen heriotzaren eragileen artean beste sendagai (benzodiazepine) batzuk izan zirela adierazi dute.
Abeslariaren bihotz eta arnas funtzioaren etetearen arrazoiak propofol eta lorazepam bezalako sendagaiak izan zirela adierazi da, baina midazolam, diazepam, lidocaina eta efedrina sustantzien arrastoak ere aurkitu dira.
Jackson hil zutela adierazi dute auzitegiko medikuek heriotzaren arrazoiaren atalean. Autopsiaren emaitzak osorik, frogak toxikologikoak barne, sekretuepean mantenduko dira, ikerkuntzaren barne erabilerarako.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:





