
Eozeno aro geologiko harkaitzak dituen Bizkaiako Azkorri hondartzaren labarrak, aro hori ikertzeko munduko hoberen geruza (estratotipo) izendatu dituzte.
EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Sailak adierazi duenez, Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak Getxon egiten ari den bileran erabaki da izendapen hori egitea.
Eozeanoa Tertziario aroaren bigarren periodoa da, Paleozenoa eta Oligozenoaren artekoa.
Aro horretan, munduko mendikate garrantzitsuenetarikoak sortu ziren, Alpeak edo Himalaya besteak beste. Gainera, Azkorriko labarrak bezalako arrastoak utzi zituzten hainbat klima aldaketa gertatu ziren.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakasleek aurkeztu zuten Azkorri hautagai gisa, duela 50 milioi urte sortu ziren harkaitzak ikertzeko geruza geologiko hoberenak zirela uste zutelako.
Getxon bildutako adituek aho batez erabaki dute Azkorri geruza geologiko hoberena izendatzea.
Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak (International Union of Geological Sciences) izendapen hau, berretsi beharko du.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
