2010eko martxoaren 22a
eitb.com

albisteak

Nagore Laffage

Yllanes ez zegoen mozkor, hilketaz ohartarazi zuenaren arabera

Erredakzioa - 2009/11/04 |
Iruzkina egin

Nagore Laffageren ustezko hiltzaileak aitortu egin zuen hilketa, baina mozkor zegoela esan zuen. Orain, hainbat lekukok egiten ari zena jakin bazekiela esan dute.

Inprimatu Inprimatu

Nagore Laffage gaztea hil ostean, Jose Diego Yllanesek lankide bati deitu zion laguntza eske. Akusatuarekin hitzordua izan zuenean, Yllanes "oso urduri eta larri" zegoela azaldu du lekukoak epaiketaren hirugarren saioan, baina "drogatuta edo mozkortuta" zegoenik ez zuen ematen.

Yllanesek ez zuen Poliziari abisua eman nahi bere familiak "ezin zuelako horretatik pasa" eta "bere bizitza hondatuko zuelako", lekuko horrek azaldu duenez. Auzipetuak krimenaren berri beranduago emango zuela esan zion, "Peruko bere amona hiltzen zenean", lankidearen hitzetan.

Auzipetuaren aita

Bestalde, bere semea "sekula bortitza" izan ez dela adierazi du akusatuaren aitak. Bere semeak "ez zuen sarritan edaten, atleta bat zelako", azaldu du Yllanesen aitak. Uztailaren 7an, eguerdian, semearekin lehen elkarrizketa telefonikoa izan zuela onartu du. Polizia zergatik zegoen bere etxean galdetu eta gero, auzipetuak "gogoratzen ez" zuela erantzun ziola nabarmendu du aitak.

Azaldu duenez, akusatuak izan dituen bi neska-lagunekin "harremana egokia" izan da beti eta Yllanes ez da "sekula bortitza" izan.

Orain arte, Jose Diego Yllanes Vizcay akusatuak aitortu egin du Nagore hil zuela, baina edanda zegoela eta, beraz, ez zuela ezer gogoratzen ziurtatu du.

Yllanesen lagun bat

Gaur, egun hartan harekin egon zen lagun batek ere aitortu du alkohola edan zutela, baina, halere, Jose Diego Yllanesek zer egiten zegoen jakin bazekiela nabarmendu du. Hain zuzen ere, alkoholak ez zuela Nagore hiltzera bultzatu frogatu nahi du akusazioak.

Atzoko saioan, Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela aitortu zuen."Ez nuen nahi, baina hil egin nuen", esan zuen. Era berean, biktimaren gainean "lepoa estutzen" egon izana gogoratzen duela esan zuen Yllanesek, eta gaztea hilda utzi zuela.

Burumakur eta jarrera otzanaz, baina hunkitzera heldu gabe, auzipetuak "egia esan" behar zuela azpimarratu zuen. "

Akusatuak krimenaren aurreko orduen inguruko galderei erantzun behar izan zien. Bere esanetan, normalean ez du alkoholik edaten, baina egun horretan asko edan zuen. "Ondo pasatzea" zen bere asmoa.

Bederatzi herritarrek (sei emakume eta hiru gizon) osatzen dute epaimahaia.

Diego Yllanes psikiatra da eta fiskalak 20 urteko kartzela zigorra eskatu du hilketa delitua egotzita. Ministerio publikoaren arabera, neskak sexu harremanak izateari uko egin ziolako hil zuen akusatuak.

Nagore Laffage irundarra 2008ko uztailaren 7an hil egin zuten Iruñeko etxebizitza batean, eta hiltzaileak gorpua Oianburura eraman zuen, bertan ezkutatzeko.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: