2010eko martxoaren 19a
eitb.com

albisteak

Epaiketaren bosgarren eguna

Auzitegi-medikuek Laffage ito egin zutela argi dute

Erredakzioa - 2009/11/06 |
Iruzkina egin

Akusatua aztertu zuten psikiatrek gazteak "jokabide konpultsibo garbiak" dituela adierazi dute.

Inprimatu Inprimatu

Nagore Laffageri autopsia egin dioten auzitegi-medikuek baieztatu dute heriotza bortitza izan zela argi dutela eta biktima, dirudienez, esku bakar batekin ito egin zutela.

Nafarroako Audientzia Nazionalean Nagore Laffage hiltzeagtik Jose Diego Yllanesen aurkako epaiketaren bosgarren egunean, auzitegi-medikuek hilotzak denbora "luze samarrean" luzatutako erasoa jaso zuela adierazten zuten lesioak zituela esan dute.

Horien artean, eskuekin presio indartsu baten ondorioa ziren ubeldura batzuk zituen lepoan eta zainen kongestioa eragin zuten eta asfixiaren seinale diren beste lesio batzuk ere aipatu dituzte.

Auzitegi-medikuek heriotza 07:00ak eta 11:00ak birtatean gertatu zela zehaztu dute eta, horrez gain, gaztearen lepoan biktimarekin bat ez zetorren material genetikoa topatu zutela azpimarratu dute, zehazki, gizonezko batena, gainera.

Gainera, gaztearen hilotzan ez zen semenik ezta eraso sexuala jasatearen aztarnarik aurkitu eta analisiek alkohol tasa 1,2koa zela adierazi dute.

Psikiatrek Yllanesek nortasun desorekarik ez duela baieztatu dute

Ondoren, akusatua aztertu zuten bi psikiatra auzitegi-medikuek Yllanesek hatz-koskorretan atzamarkak zituela esan dute, ukabilkada bat ematen denean izaten direnekin bateragarriak, eta sorbaldan, besoetan, hanka batean eta gerrialdean lesio oso arinak zituela gaineratu dute.

Psikiatrek Yllanesekin elkartzeko aukera bakarra izan zuten, akusatuak beraiekin hitz egitea ukatu zuelako. Hala ere, adituek gazteak "jokabide konpultsibo garbiak" dituela adierazi dute eta "ordenerako obsesiboa, espresibidade gutxikoa eta jokabide-ereduentzako nahiko zuzena" dela gaineratu dute.

Psikiatrek nortasun desorekarik ez duela uste dute eta akusatuak, ziur aski, "estimulu oso indartsu baten, pasio baten ondorioz" edo kontrolatu ezin izan zuen "eroaldi" baten ondorioz jokatu zuela adierazi dute.

Defentsaren testigu gehiago

Gaurko saioan defentsaren hainbat testiguk ere deklaratu dute, horien artean Yllanesen bikotekide batek. Horrek akusatuari buruz "pertsona lasaia eta konfidantza ematen duena" dela esan du.

Bestalde, Yllanesen lankide batek akusatua pertsona "oso arduratsua eta langilea" bezala definitu du eta "inoiz gehiegikeriarik egin ez duena" dela gaineratu du.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea