
Milaka pertsona bildu dira Bermeoko portu zaharrean joan den urriaren 2an bahitutako Alakrana atunontziaren arrantzaleen senidekin batera 36 arrantzaleak askapena eskatzeko. Elkarretaratzea 12:00etan hasi da.
'Gure arrantzaleak askatu. Liberad a nuestros arrantzales' lemapean, elkarretaratzearen helburua bahituta jarraitzen duten 36 arrantzaleen senideei elkartasuna erakustea eta arrantzaleak etxera bueltatzea eskatzea izan da.
Angel Mari Diego arrantzalearen amaginarrebakideak adierazi duenez, "garrantzitsuena bahiketa amaitzea da, zaila ikusten dugun arren".
Horretaz gain, Gobernu zentralari "entzutea" eskatu dio, "zerbait positiboa" ateratzeko. "Guztiei laguntza saiatuko gara", gaineratu du.
Bigarren elkartasun-adierazpenak
Alakranako arrantzaleen senideek elkartasuna eskatzen duten bigarren aldia izan da hau. Joan den urriaren 23an ehundaka lagun bildu ziren Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Sestao eta Santurtzik deitutako elkarretaratzean.
Bahiketaren zailtasunak Internetera ere iritsi dira, "Facebook" bezalako gizarte sareak adibidez, milaka lagun duen talde bat sortu du, arrantzaleei eta hauen senideei elkartasuna erakusteko.
Beste batzuen artean, Iñigo Urkullo eta Andoni Ortuzar jeltzaleak izan dira Bermeon.
Bilboko Udala
Bilboko Udala Bermeon egongo da arrantzaleen senideekin batera. Ibon Areso, Marta Jauria eta Sabin Anuzita izango dira udalaren ordezkariak.
Ildo honetan, Bilboko Udalak deialdira joatera animatu ditu herritarrak eta EuskoTrenek zerbitzu bereziak jarriko dituela gogorarazi du.
Bi piratak estraditatzeko aukerak
Bestalde, bi piratak Somaliara edo Kenyara estraditzatzeko 'tarterik' badagoela baieztatu du Rodolfo Ares Barne kontseilariak.
'Piraten negoziatzeko jarrera' definitu du Alakranaren hiru marinelen itzulera eta hauek 'urduritasuna eta larritasuna sortzen adituak' direla ohartarazi du.
Radio Euskadin izandako elkarrizketan, hiru arrantzalen itzulera 'berri ona' dela adierazi du Aresek, baina 'zuhurtasuna' eskatu du bahiketa oraindik mantentzen delako.
Madrilen atxilotuta dauden bi piratak Somaliara eramatea eskatu dute berriro ere 'Alakrana' atunontziaren bahitzaileek, arrantzaleen senitartekoek baieztatu dutenen arabera.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: