2010eko martxoaren 20a
eitb.com

albisteak

Bilbo

Itsasadarrera salto egin zuen gaztearen bilaketa geldiarazi dute

Erredakzioa - 2009/11/07 |
Iruzkina egin

Ertzaintza, Suhiltzaileak eta Itsasoko laguntza igande honetan jarraituko dute urak arakatzen. Gaztea Poliziarengandik ihesean salto egin zuen uretara, ustez lapurreta bat egin ostean.

Inprimatu Inprimatu

ria de bilbao rastreoIrudia handitu

Itsasoko Laguntza Bilboko itsasadarreko urak arakatzen. Argazkia: EiTB

Ertzaintzak, Suhiltzaileek eta Itsasoko laguntzak osatutako bilaketa talde bat Bilboko Itsasadarra arakatzeari utzi egin dio, igande honetan goizean jarraitzeko asmoarekin. Ostiral gauean gazte batek uretara salto egin zuen Poliziarengandik ihesean, ustez, lapurreta bat egin ostean.

Gaueko 02:15 aldera, bi gaztek laban batekin pertsona bati lapurtu egin diote Bizkaiko kapitaleko Don Diego Lopez de Haroko Kale Nagusian.

Agente batzuek bi susmagarri aurkitu dituzte Euskalduna Jauregiaren atzealdean, eta haietako batek, Poliziak inguratu duenean, Bilboko Itsasadarrera salto egin du eta ez da uretatik irten.

Biboko Suhiltzaileen Gorputzeko urpekari batzuk Itsasadarra aztertzen ibili dira 05:00ak arte, baina ez dute ezer aurkitu.

Gaur goizeko 08:00etan bilaketa lanekin hasi dira berriro, baina eguraldi txarrak eta Itsasadarretik igarotzen den uraren abiadura handiak bilaketa oztopatu ditu.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea