
'Alakrana' ontziko makineria buruak adierazi duenez, piratek "txakurrak bagina" tratatu zituzten arrantzaleak bahiketan zehar. Bere ustez, piratak "animalia hutsak dira". Horrez gain, "Gobernuarekin nazkatuta zeudelako" askatu zituztela nabarmendu du.
Hedabideen aurrean azaldu duenez, Gobernuak bazekien piratek zer eskatzen zuten, baina "hasieratik aitzakiak jarri zituzten". Gobernua argazkia egiteko besterik ez dagoela azpimarratu du, "baita musuak eta besarkadak emateko. Bestela, hor bertan hil zaitez".
Horrez gain, 'Ariana' ontziko arrantzaleek bizi duten egoera "tamalgarria" salatu egin du. Piratek maiatzean bahitu zuten Greziako ontzia.
Hunkituta, 'Alakrana'ko arrantzaleak 'Ariana'ra eraman zituztela gogoratu du. Bertan, bi emakume eta 11 urteko neskato bat ikusi zuten. Antza, piratek neska bortxatu egin zuten.
"Giza eskubideak existitzen badira, hemen daukaten puta seme hori utzi ('Abdu Willy' piratari buruz) eta jende hori erreskatatu behar dute. Bestela, hil egingo dituzte".
Bere hitzetan, "nazkagarria" izan da 'Alakrana' auzian Gobernuak egindako jestioa.
'Alakrana' atunontziko arrantzaleak goizeko 10:00ak aldera heldu dira Gernikako Epaitegira, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzera.
Victor Bilbao izan da heltzen lehena, emaztearekin batera. Minutu batzuk beranduago arrantzale talde handia sartu da Epaitegira, tartean Gaizka Iturbe bere emazte eta alabarekin batera.
Pedrazen aurrean deklaratu baino lehen, 'Alakrana'ko sukaldariak, Angel Mari Diegok, adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean. Bere esanetan, arrantzaleek "ez daukate izkutatzeko ezer". "Biktimak izango garela pentsatzen dut", gaineratu du.
Bere esanetan, zaila izango da Espainiak atxilotutako bi piratak identifikatzea, arrantzaleak "bat-batean" giltzapetu zituztelako, "bata bestearengandik bereiztea zaila delako".
"Txinatarrekin gertatzen dena piratekin ere gertatzen da, denak berdinak direla ematen dute. Norberak ikusi beharko du piratak gogoratzen dituen", gaineratu du.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailea Gernikara gerturatu da Somaliako piratek 47 egunez bahituta eduki duten 'Alakrana' atunontziko arrantzaleei galdeketa egiteko. Bihar Vigora joango da.
Pedrazek, besteak beste, datozen asteotan epaituko dituzten bi piraten argazkiak 16 arrantzaleei erakusteko asmoa duela esan du.
Deklarazioak luze jotzea aurreikusi dute eta bi txandatan egingo dituzte. Lehenengoa Gernikako epaitegian izango da gaur eta bertan Bermeo eta Bizkaiko kostaldeko beste herri batzuetakoak diren arrantzaleek deklaratuko dute, eta bigarrena, berriz, Vigon izango da eta bertan Galiziako zortzi marinelak galdekatuko ditu Pedraz epaileak.
Gainera, epaileak bahituei Cabdullahi Cabduwily, alias 'Abdu Willy', y Raageggesey Hassan Aji, apodado 'Raageggesey Hassan Aji'ren aurkako epaiketan akusazio partikular bezala aurkezteko aukera eman die. Baina euskal arrantzaleek esan dutenez, ez dira akusazio partikular bezala aurkezteko. Bi pirata somaliar hauei legez kanpo 36 bahiketa (bana Alakranako arrantzale bakoitzarengatik), indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta armen erabilpena leporatzen diete.
Galdeketa armadoreari
Epaileak gainera, Bermeon egoitza duen Echabastar Fleet enpresako armadoreari ere galdeketa egin dio, besteak beste, bere bertsioaren berri eman diezaion.
Fiskaltzak aparteko pieza bat ireki du Londresen (Erresuma Batua) dauden abokatuen bulegoak ikertzeko. Bulegootan, ustez erreskatea ordaintzeko bitartekari-lanak egin zituzten.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:





