2009ko uztailaren 06a

    eitb.com

    albisteak

    Arkeologia

    Iruña-Veleiako aurkikuntzek ez dute oinarri zientifikorik

    publikatuta 2008/11/19 |
    EiTBk jakin duenez, Arabako Aldundiak eratutako batzorde zientifikoak errefusatu egin du aztarnategian aurkitutako euskarazko idazkiak III. eta IV. mendekoak direla. Aurkikuntza batzuk faltsuak izan litezkeela ere uste dute.

    Iruña-Veleia

    Iruña-Veleiako aztarnategia. Argazkia: EiTB

    Iruña-Veleia ikertzeko Arabako Aldundiak eratu zuen batzorde zientifikoak ez du egiaztatu aztarnategiko aurkikuntzei hasiera batean emandako garrantzia.

    EiTBk jakin izan duenez, adituek baztertu egin dute aztarnategian aurkitutako euskarazko idazkiak Kristo ondorengo III. eta IV. mendekoak direla, eta aurkikuntza batzuk faltsuak izan litezkeela ere uste dute.

    Dena dela, zientifikoek ez dute "iruzurra" edo "delitua" aipatu nahi izan, baina prozesu arkeologikoan "zehaztasun falta" eta "manipulazioa" egon dela kritikatu dute.

    Horiek dira, hain zuzen ere, Lorena Lopez Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak gaur arratsaldean Batzar Nagusietan aurkeztuko dituen ondorioak.

    Hainbat adituren ustez, Iruña-Veleian aurkitutako idazkiak inoiz euskaraz aurkitutako lehenak dira. Orain, baina, garrantzia kendu diete Aldundiko batzorde zientifikoaren adituek.

    Aztarnategian atzemandako idazkietan "zuri", "urdin" eta "gorri" koloreak; "edan", "ian" eta "lo" aditzak; eta "Iesus, Ioshe, ata ta Mirian ama" adierazpen erlijiosoak idatzita zeuden, besteak beste.


    Publizitatea

    19/11/2008 13:40