
Gil Langraiz Okan agertu da komunikabideen aurrean Komisioak (Iruña-Veleiako indusketa lanak ikertzen dituena) atzo ondorioztatutakoaren harian bere iritzia aurkezteko.
Garatutako txostenetan, zientzilariek zalantzan jarri dute aurkikuntzaren benetakotasuna, eta, manipulatuak izan daitezkeela adierazi dute. Komisioa III, IV eta V mendeetako keramiketan, harrietan eta hezurretan aurkitutako irudiak eta testuak ikertzeko sortu zuten.
Indusketa lanen zuzendariaren esanetan, tamalgarria da "soilik proportziorik gabeko ondorioak eragin dituzten iritziak erabili izana" eta aurkikuntza benetakoa dela berretsi du.
Zehatz-mehatz, kalkulatutako datak arkeologoek egindako "hobetzeko proposamenak" direla esan du eta, Gilen hitzetan, VI mendekoak izan daitezke, nahiz eta lehen III, IV eta V mendeetakoak izan zitezkeela esan.
Halaber, 2006an karbono 14 teknikarekin Groningeneko Unibertsitateak (Holanda) egindako analisiak aipatu ditu, "piezen benetakotasuna agerian jarri zituzten" eta.
Horrez gain, berretsi du Komisioa "zientziaren ikuspuntutik aholkuak emateko eta ez epaiak ezartzeko" sortua izan zela. "Bereak ez diren eskumenak hartu ditu bere gain", salatu duenez.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: