
William Petersen CSIko Grissomek euskal gizarteari, bideo bidez, igorritako mezuaren euskarazko itzulpena da hau. Euskaraz eta ingelesez mintzatu da Petersen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak gizarteari egin dion harreran:
(Euskaraz) Lehendakari jauna, jaun-andreok, gabon. Euskadi oso hotza da, baina jendeak oso bero dauka bihotza.
(Ingelesez) Mezu bat eta agur bero bat bidali nahi dizuet zuei, euskal herritarrei. Denboraldi ederra igaro nuen han 1974tik 1975era. Ikasten, jendea ezagutzen, mendiak igotzen, Arantzazun. Nire alaba han jaio zen. Maite Nerea. 1975ean jaio zen Arrasaten.
Euskal Herriak leku berezia du nire bihotzean. Gutxi barru berriro bisitan joatea espero dut. Duela 11 urte izan nintzen bertan eta oso aldatuta ikusi nuen.
1975ean han egon nintzenean, euskara debekatuta zegoen seinaleetan eta beste leku guztietan. Duela 11 urte han egon nintzenean, berriz, dena euskaraz zegoen idatzita. Harrigarria izan zen aldaketa. Itxaropentsua iruditu zitzaidan euskal herritarren hizkuntza berreskuratzea. Oso pozik nago eman diren aurrerapausoengatik eta poztu egin nintzen zegoen bakea ikusita. Gutxi barru itzultzeko gogoa dut.
Han nengoenean abesti bat ikasi nuen, Euskal Herriaz sentitzen dudana laburtzen du abestiak:
(Abestia euskaraz: Goiko Mendian)
Goiko mendian elurra dago
Errekaldian izotza
Zu ganik aske nago ta
Pozik daukat bihotza
Uda hastean iguzkitara
Urtzen denean elurra
Zuk ere sendiko duzu
Urrikiaren uztara
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

