
Ipar Koreak kohete bat jaurti du goizaldean kalte materialik eragin gabe, itsasoan erori baita. Takeo Kawamurak, Japoniako lehen ministroak adierazi du, Japoniako aire espazioa igaro duela eta horrek NBEren erabakia bertan behera utzi duela kritikatu du.
Kawamurak kohetearen hondarrak aztertzen ari direla esan du, oraindik ez baitute zehaztu misila edo satelitea den. Halaber, Estatu Batuek, Japoniak eta Hego Koreak adierazi dute kohete jaurtiketa froga balistikoa izan dela.
Hego-Koreak probokaziotzat hartu du Ipar Korearen kohete jaurtiketa eta munduko bakearentzat benetako mehatxatua dela azpimarratu du.
Japoniak NBEko Seguritate Kontseiluaren berehalako bilerako eskatu du. Bilera hori, agur arratsaldean izango dela agindu dute Nazio Batuek.
Neurri zigortzaileak
Obama presidente estatubatuarrak Ipar Korearen kohete jaurtiketak nazioarteko araudia urratu duela esan du, munduari egindako desafioa, alegia.
Jaurtiketaren ondorioz, isolamendu handiagoa, zigorrak eta boikot posiblea sufritzeko zorian geratuko da Ipar Koreako erregimen komunista. Izan ere, Japoniak bere zigorraldia urtebete luzatzeko asmoa adierazi du.
Japoniak hartuko dituen neurri hauek, Ipar Koreako produktuak inportatzea eta itsasontzi iparkorearrak Japoniako urtean sartzea debekatzen dute.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
