2010eko martxoaren 19a
eitb.com

albisteak

Armadak kanporatu ostean

Ostegunean Hondurasera itzuliko dela iragarri du Zelayak

Erredakzioa - 2009/06/30 |
Iruzkina egin

Ertamerikako herrialdean lehenengo liskarrak izan dira poliziaren eta presidente kargugabetuaren aldekoen artean. Munduko estatu batek ere ez dio onartu zilegitasuna Roberto Micheletti presidente berriari.

Inprimatu Inprimatu

Primeros choques entre manifestantes y la Policía en Honduras. Foto: EfeIrudia handitu

Honduraseko Poliziaren eta manifestarien arteko lehenengo liskarrak. Argazkia: Efe

Manuel Zelaya Honduraseko presidente kargugabetuak ostegunean nazioartearen babesarekin Ertamerikako herrialdera itzuliko dela iragarri du. Larunbatean Armadak atxilotu eta Costa Ricako autoritateen esku utzi zuen. Atzo poliziaren eta agintari kargugabetuaren aldekoen arteko lehen liskarrak jazo ziren.

"Datorren ostegunean Tegucigalpara itzuliko naiz. Herriak, Armadak eta sistema demokratikoaren kontra egin nahi dutenak egon daitezela nire zain", adierazi du Zelayak Ertamerikaren Integrazio Sistemaren estatu eta gobernuburuen goi-bileran, Managuan.

Zelaya AEBetatik joango da Tegucigalpara, izan ere, NBEk New Yorken egingo duen Biltzar Orokorrean parte hartuko du eta bertako presidenteei eskakizuna luzatuko die: nahi duenak lagun diezaiola Tegucigalpara.

Lehenengo liskarrak

Bien bitartean, Roberto Micheletti presidente berriaren kontrako jarrerak zabaltzen ari dira nazioartean. Izan ere, munduko estatu batek ere ez dio zilegitasuna onartu.

Gainera, atzo poliziaren eta Zelayaren jarraitzaileen arteko lehenengo liskarrak gertatu ziren tegucigalpan.

Poliziak negarra eragiteko gasa jaurti du demokratikoki hautatutako presidentearen itzulera eskatzen zuten ehunka manifestariren aurka.

Agenteek, helikopteroen laguntzarekin, barrikadak kendu dituzte eta 30 pertsona inguru atxilotu.

Zaurituak, berriz, 20 inguru izango direla baieztatu dute Gobernuaren egoitzatik gertu dagoen ospitaleko iturriek.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: