
AEBetako Armadako 4.000 Marinek eta Afganistango 650 soldaduk talibanen aurkako operazio militar handia hasi dute Helmand ibaiaren aranean. Barack Obamaren estrategia berriaren lehen proba garrantzitsua izango da.
Gainera, Vietnameko gerra garaitik Marineek egindako operazio handiena da.
'Janjar' (Ezpata Kolpe) izeneko operazioaren lehen orduetan, AEBetako Armadak ez du borrokarik hasi, William Pelletier bozeramaile militarrak ziurtatu duenez.
BBC telebista-kate britainiarrean egindako adierazpenetan, oraingoz ez dutela "etsaiarekin topo egin" esan du Pelletierrek. Dena dela, Marine bat zauritu egin da nahigabe jazotako eztanda batean.
Azken bi hilabeteetan, AEBek 8.500 Marine bidali dituzte Helmand aranera. Urte amaierarako 68.000 inguru izango dira.
Obamak mendean hartu nahi ditu talibanak Afganistango hegoaldean abuztuaren 20an egitekoak diren hauteskundeak baino lehen.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
