
Irudia handituEmakume bat maskara bat jarrita Buenos Aireseko metroan. Argazkia: EFE
Argentinan 100.000 A gripe kasu izan daitezkeela esan du Juan Manzur Osasun ministroak, baina 2.800 bakarrik baieztatu dituzte laborategiek.
Cristina Fernandez Argentinako presidentearekin batera ospitale batean izan da ministroa, A gripe kasu larriak diren zentroan. Aurten gripe generikoaren 320.000 kasu izan direla esan du Manzurrek, baina AH1N1 birusaren eragina hasi zenetik herrialdean 100.000 gaixo zenbatu dituztela nabarmendu du.
Orain arte 44 lagun birusagatik hil direla baieztatu dute laborategiek, baina beste kasu batzuk aztertzen ari direla onartu du Manzurrek. Komunikabide lokalek, ostera, hildakoak 55 direla esan dute.
Baieztatutako 1.587 kasu
Uztailaren 26an Argentinako Osasun Ministerioak argitaratutako azken txostenean, 1.587 kasu baieztatu zituzten laborategiek. Baina ordutik ez du zifra ofizialik eman Ministerioak, bi hilabetetan zehar egunero komunikatuak eman ostean.
Komunikabide lokalen arabera, Graciela Ocañak, orduko Osasun ministroak, osasun larrialdi egoera ezartzea gomendatu zion presidenteari, Argentinan gaixotasuna izaten ari zen garapena ikusita. A gripeak jota lagun gehien hil diren Hego Amerikako Estatua Argentina da.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: