2010eko martxoaren 22a
eitb.com

albisteak

Hauteskunde eguna

PRI da faborito Mexikoko hauteskundeetan

Erredakzioa - 2009/07/05 |
Iruzkina egin

Zundaketen arabera, 6 puntuko abantaila izango du PANen gainetik. Hauteskunde horietan 500 aulki berrituko dituzte eta % 70eko abstentzioa espero da. 16 hautagai narkotrafikoarekin erlazionatu dituzte.

Inprimatu Inprimatu

Zundaketen arabera, Alderdi Iraultzaile Instituzionalak (PRI) sei puntuko abantaila izango du Ekintza Nazionalaren Alderdiaren (PAN) gainetik, Mexikoko legegintza-hauteskundeetan garaipena lotzeko. Hauteskunde horietan diputatuen Ganberako 500 aulkiak berrituko dituzte.

PRI alderdia berpiztu egin dela dirudi, duela hamar urte, 71 urtez eutsi zion presidentzia galdu zuenetik. Nahiz eta alderdia krisian egon, PRIk Mexikoko estatu gehienetan gobernatzen jarraitu du.

Egunkari mexikarren arabera, PANek langabeziagatik galduko ditu hauteskundeak. Alderdi horrek, urte baten milioi bat sortuko zituela agindu zuen.

Autoritarismoaren, ustelkeriaren eta hauteskundeak manipulatu izanaren leporaketak jasan ondoren, oposizioan daramatzan urteetan PRIk aurpegia garbitzea lortu du herriaren aurrean.

77 milioi lagunek eman dezakete botoa baina abstentzioa % 70ekoa izango dela diote. Beharbada, narkotrafikoan dabiltzan erakundeen eta kargu publikoen artean dauden loturen ondorioz.

Prokuradore orokorra hauteskunde hauetako 16 hautagai ikertzen ari da eta 300 hauteskunde-barrutietatik, 160 barrutitan kanpainak jatorri argia ez duen diruarekin finantzatu dira.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea