
Irudia handituHondurasko Polizia Tegucigalpako nazioarteko aireportuan. Argazkia: EFE
Duela astebete kargutik kendu eta Costa Rica eraman zuten Manuel Zelayak adierazi duenez, bera da '''Hondurasko presidentea eta itzuli egingo da''.
Azkenean, daraman abioiak ezingo du lurra hartu Tegucigalpa hiriburuan eta El Salvadorrera desbideratuko da Hondurasko Hegazkintza zibileko zuzendariak adierazi duenez.
Ameriketako Estatuen Erakundeak gogor gaitzetsi du kolpea, baina auzi honi buruz ez dago jarrera bakarra, kide batzuen iritziz Zelaya itzultzeak egoera lehertu lezakeelako eta istilu larriak eragin.
Zelaya Washingtondik abiatu da eta laster El salvadorera iritsea espero da. Bertara joan dira baita ere OEAko idazkari nagusia José Miguel Insulza eta Argentina, Paraguay eta Ecuadorreko presidenteak.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: