2009ko azaroaren 07a

    eitb.com

    albisteak

    Afganistan

    Gutxienez 13 hildako NBEn egoitzaren aurkako eraso batean Kabulen

    Erredakzioa - 2009/10/28 |
    Hildakoetatik sei, NBEko langileak ziren. Bestalde, Carmen Chacon Defentsa ministroak gaur azalduko du Ganberan Espainiako tropek Afganistanen duten misioa zein den.

    Gutxienez 13 lagun hil dira, horietatik sei NBEko langileak, Afganistango tropen eta miliziano talibanen arteko borrokaldi batean. Talibanek NBEaren egoitza bat hartu dute Kabul hirian bertan.

    Segurtasun indarrek goizeko 08:30etan (Afganistango ordutegiaren arabera) hartu dute egoera kontrolpean, erasoa hasi eta bi ordutara, hain zuzen ere.

    Gainera, kohete bat jaurti dute luxuzko hotel baten aurka, eta ondorioz, 100 lagunetik gora ebakuatu egin behar izan dituzte.

    Hildakoak (oraindik argitzeke dago nongoak diren) kanpotarrentzako etxe baten bizi ziren Adrian Edwards Nazio Batuen Erakundeko bozeramaileak jakitera eman duenez. Gainera, nazioarteko elkarteko ordezkariak erantsi du ez dakitela NBEko langileak helburua ziren edota tiroketako biktimak izan ziren.

    Horren ostean, talibanen bozeramaile batek ohartarazi du hiru terrorista suizida eraikinean sartu direla eskuetan granadak eta metrailetak zituztela.

    Bertsio horren arabera, Afganistango segurtasun indarrek tiroka hil dituzte hiru milizianoak eta horren ostean, erasoaldia kontrolpean hartzea lortu dute

    Hala ere, Zemarai Bashary Afganistango Barne ministerioko bozeramaileak egoitzaren aurkako erasoa berretsi du, eta mugimendu islamiarrak, berriz, beregain hartu du erasoaren erantzukizuna.

    Defentsa ministroak Espainiako tropek Afganistanen duten misioaren berri emango du

    Carmen Chacon Defentsa ministroak Espainiako tropek Afganistanen duten misioaren berri emango du gaur Diputatuen Ganberan. Azken boladan, tropa espainiarrek hainbat eraso pairatu dituzte Afganistanen.



    Ezagutzera eman

    Envia a un amigoLagun bati bidali
    bidali
    EmbedEmbed

    Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

    Publizitatea
    Erlazionatutako edukiak

    28/10/2009 10:43