
Irudia handituAbdula Abdula Afganistango oposizioko burua, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Abdula Abdula Afganistango oposizioko buruak "legez kanpoko"tzat jo du Hauteskunde Batzordearen erabakia, Hamid Karzai presidente izendatu zuenean, eta baztertu egin du haren Gobernuarekin bat egiteko aukera.
Atzerri ministro ohiak, Karzaik presidente kargua berriro hartu zuenetik egin duen lehenengo agerraldian, erabat ukatu du gobernu berrian sartuko denik: "Ez da aukera bat".
Afganistango politika arloan joka dezakeen paperari buruz galdetuta, Abdulak esan du "presio talde" moduan jokatuko duela herrialdera aldaketak eramateko, baina ez du argitu alderdi politiko bat sortzeko asmoa ote duen.
Hauteskunde Batzordea "ez dela legezko erakundea" salatu du Abdulak, eta hori dela eta, Karzai presidente izendatzea ere ez.
"Ez dut erabakia onartzen", berretsi du oposizioburuak, epaitegietara jotzeko asmoa duela ukatu aurretik. Izan ere, Justizia ere ez omen da independentea.
Orain eratuko den Gobernuak zilegitasuna izango ote duen galdetuta, Abdulak honakoa erantzun du: "Afganistango herriak erabaki dezala".
Astelehenean izendatua
Hauteskunde Batzordeak iragan astelehenean izendatu zuen Karzai presidente, Abdulak azaroaren 7an egingo zen hauteskundeetako bigarren itzulian parte hartuko ez zuela iragarri eta gero.
Lehenengo itzulian, Karzaik botoen %49,67 eskuratu zuen, iruzurragatik milaka boto baliogabetu ostean.
Bigarren itzulian ez parte hartzeko arrazoi nagusia horixe zen, iruzurraren makinariak bere horretan jarraitzen zuela, alegia.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: