
Irudia handituNBEk Afganistanen dituen langile atzerritarren % 60 kenduko ditu. Argazkia: Efe
Nazio Batuen Erakundea Afganistanen egiten ari den misioak langile atzerritarren % 60 kenduko ditu segurtasun arrazoiengatik, Aleem Siddiqui erakundeko bozeramaileak jakitera eman duenez.
Siddiquik azaldu duenez, datozen egunetan hartuko duten neurriak 600 langile atzerritarri eragingo die. Horietako batzuk herrialdearen barruko beste leku batera bidaliko dituzte eta beste batzuk Afganistandik kanpora eramango dituzte.
Bozeramaileak esan du Nazio Batuen Erakundeak 5.000 langile dituela Afganistanen eta horietako hamarretik zortzi afganiarrak direla.
Segurtasunagatik
Urriaren 28an, NBEko langileen etxe baten kontrako atentatu batean, Kabulen, 5 langile hil eta beste 9 zauritu ondoren hartu dute neurria.
Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusia Hamid Karzai Afganistango presidentearekin bildu zen iragan astelehenean eta segurtasun indar afganiarrek erakundearen egoitzak babesteko lan gehiago egin dezatela eskatu zion.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: