
Irudia handituJesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Honduraseko krisia irteera puntura itzuli da. Roberto Micheletti ezarritako presidentearen eta Manuel Zelaya presidente kargugabetuaren ordezkariek sinatu zuen akordioa urratu du Michelettik.
Ministroek dimisioa eman zuten atzo, batasun nazionaleko Gobernu bat eratzeko lehenengo pauso moduan, akordioak zehazten zuenez. Beste puntu baten arabera, Kongresuak bilera egin behar zuen Zelayak berriro presidente kargua hartu behar zuen ala ez erabakitzeko.
Itzulera sinbolikoa izango litzateke, ekimen politiko garrantzitsuak hartzeko gaitasunik gabe, presidente kargua azaroaren 29ko hauteskundeak irabazten dituenari emateko.
Kongresuak, Zelayaren kontrako Estatu kolpea babestu zuenak, ez zuen Zelaya berriro karguan izendatzeko beharrik; ezetz esan zezakeen, nahiz eta Zelayaren aldekoek akordioan kargura itzultzeko baldintza zegoela ulertu.
Bada atzo, epemuga gaindituta, Kongresuak ez zuen bilera egin gaia eztabaidatzeko. Eta Michelettik, ministroen dimisioen ostean, batasun nazionaltzat jotzen duen Gobernua aurkeztu du, baina ez dago zelayistarik eta atera diren ministro batzuk kargu bera errepikatu dute.
Zelayaren aldekoek, orduan, akordioa ez dela bete salatu dute eta hauteskundeetako emaitza ez dutela onartuko ohartarazi dute. Hala, AEBren estrategia bertan behera geratuko da eta berriro hasi beharko da.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: