2009ko azaroaren 19a

    eitb.com

    albisteak

    Bidaia Asiatik

    Guantanamo ezarritako epean itxiko ez duela onartu du Obamak

    Erredakzioa - 2009/11/18 |
    AEBetako presidentea Hego Korean dago, aurretik Japonian, Singapurren eta Txinan izan ostean. Lee Myung Bak Hego Koreako presidentearekin bilduko da bertan.

    Guantanamoko (Kuba) espetxea ezarritako epearen barruan itxiko ez duela onartu du aurrenekoz Barack Obama Amerikako Estatu Batuetako presidenteak.

    "Bidean eta prozesuan gaude, baina Guantanamo datorren urtean itxiko da", esan du Obamak, baina ez du horretarako datarik eman, FOX News AEBetako telebista katean egindako elkarrizketan, Pekinen, Hego Korearantz abiatu baino lehen.

    Fox Newsen egindako adierazpenetan, desengainua hartu ez duela adierazi du Obamak, 2009ko urtarrilean Presidentetzara heldu ostean Guantanamo urte baten buruan itxiko zuela iragarri eta gero. "Zaila izango zela banekien", esan du AEBetako agintariak.

    Obamak Seulen lur hartu du, Asiako bidaian egingo duen azken geldialdian. Aurretik Japonian, Singapurren eta Txinan izan da buruzagia. AEBetako Enbaxada bisitatuko du Obamak Seulen eta Lee Myung Bak Hego Koreako presidentearekin bildu eta tropa estatubatuarrak bisitatuko ditu ostegunean.



    Ezagutzera eman

    Envia a un amigoLagun bati bidali
    bidali
    EmbedEmbed

    Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

    18/11/2009 23:53