
Irudia handituEuropar Batasuneko buruzagiak izandako beste goi-bilera bat. Argazkia: Efe
Europar Batasuneko buruzagiak akordioa lotzen saiatuko dira gaur EBen kargu berriak nortzuk beteko dituzten erabakitzeko eta Europa batuaren aurpegiak izango direnak hautatzeko.
18:00etan hasiko den aparteko goi-bilerarako hautagaiak asko dira eta aukera guztiak daude irekita. Fredrik Reinfeldt Suediako lehen ministro eta Europako Kontseiluko txandako presidenteak ez du iritziak batzea lortu azken egunotan 26 estatubururekin egin dituen bileretan.
Hori horrela, Reinfeldtek EBko buruzagiei "laguntza" eskatu zien "hau aurrera atera ahal izateko", eta adostasuna lortu arte bilera behar adina luzatuko duela mehatxu egin zuen.
Lisboako Ituna indarrean jartzearekin batera (abenduaren 1ean) izango diren goi kargudun berriei aurpegia jartzea izango da goi-bileraren helburua.
Alde batetik, Europako Kontseiluak izango duen lehen presidente egonkorra aukeratuko dute. Orain arte, txandaka eskualdatzen zuten kargu hori, eta Europar Batasuneko erabaki garrantzitsuenak hartzeaz arduratuko da.
Bestalde, Atzerri Politikarako eta Segurtasunerako goi ordezkaria hautatuko dute. Europako Kontseiluko presidenteordea izango da aldi berean, eta egungo arduradunak, Javier Solanak, baino botere handiagoa izango du.
Aukera asko
Hasieran, bazirudien Beneluxeko lehen ministro demokristauren batek (Herman Van Rompuy belgikarra, jan-Peter Balkenende holandarra eta Jean-Claude Juncker Luxenburgokoa) beteko zuela presidente kargua.
Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro laborista ohi eta EBtik kanpo ezagunena den pertsonalitatearen hautagaitza babestu du etengabe Londreseko Gobernuak.
Baina buruzagiek emakume baten aldeko apustua egiten badute, Vaira Vike-Freiberga Letoniako presidente ohia edo Mary Robinson Irlandako presidente ohia dira hautagai nagusiak.
Goi Ordezkariaren kargurako, David Miliband Britainia Handiko Atzerri ministroa zen gehien entzuten zen izena, baina Londresen geratuko dela esan du behin eta berriz, eta ondorioz, Massimo DAlema (lehen ministro ohi eta Atzerri gaietarako arduradun izandakoa) italiarrari begira jarri dira denak.
Dena den, faborito argiak falta direla ikusita, Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroaren izena ere zabaldu da azken egunotan.
Tradizioan oinarrituta, Europako buruzagiek ez dute sekula botorik eman, eta erabaki garrantzitsu guztiak adostasunez hartu dituzte.
Baina Reinfeldt suediarrak zalantza handiagoa zabaldu du Lisboako Itunak ezartzen duen gehiengo kualifikatuaz hauta ditzakete kargudunak.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: