2010eko martxoaren 22a
eitb.com

albisteak

Afganistango Gobernua

Segurtasunaren ardura bere gain hartuko duela agindu du Karzaik

Erredakzioa - 2009/11/19 |
Iruzkina egin

Presidenteak ustelkeriari aurre egiteko konpromisoa ere hartu du, izan ere, "kementsu" jarraitu behar den arazo "oso arriskutsua" dela esan du.

Inprimatu Inprimatu

Hamid KarzaiIrudia handitu

Hamid Karzai agintaldiaren inbestidura ekitaldian. Argazkia: EFE

Bere bigarren agintaldiaren inbestidura ekitaldian, Hamid Karzai Afganistango presidenteak esan du Afganistango segurtasun indarrek hiru urteko epean herrialdeko gunerik ezegonkorrenen kontrola bere ardurapean izan behar dutela eta "bost urte barru herrialde osoko segurtasuna eta egonkortasuna" bermatu behar dutela.

Horrez gain, Karzaik 'Loya Jirga' bat egitea proposatu du eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko konpromisoa hartu du, izan ere, "kementsu" jarraitu behar den arazo "oso arriskutsua" dela esan du. Ekitaldia Kabuleko Lehendakariaren Jauregian izan da eta bertan izan dira bertako eta nazioarteko ehun bat agintari, horien artean, Asif Ali Zardari Pakistaneko presidentea eta Hillary Clinton AEBko Estatu idazkaria.

Agintari estatubatuarrek, bestalde, nazioarteko tropek bertatik alde egiteko Afganistango segurtasun indarrek herrialde osoan segurtasuna bermatzeko gai direla erakutsi behar dutela esan dute. Gaur egun, 110.000 soldadu atzerritar daude, 68.000 estatubatuarrak, eta horietatik erdia baino gehiago aurten iritsi dira.

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari orokorrak adierazi du Aliantzak ez diola Afganistani "bizkarra eman behar", horrela egitekotan, Al Qaedaren mehatxua areagotuko litzatekeelako eta Pakistaneko segurtasuna arriskuan jarriko litzakeelako, baita Asia Erdialdean ere.

NATOk tropa gehiago bidaltzeko asmoa du Afganistaneko tropak entrenatzeko eta, horrela, segurtasuna bere ardurapean hartu. Aliantzak prozesu hori herrialde batzuetan datorren urtean hastea espero du. Rasmussenek esan du Hamid Karzaik bere agintaldi berria egin beharreko aldaketak egiteko eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko aprobetxatu beharko lituzkeela.

Karzaik 51 urte ditu eta AEBek eta bere aliatuek jarri zuten agintean 2001eko bukaeran, talibanen agintaldiari amaiera eman zion inbasio militarraren ostean. 2004an, Afganistanen izan ziren lehen alderdi anitzeko hauteskundeetan, presidentzia guztiz hartu zuen.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea