
Beste 22 gorpu aurkitu dituzte Filipinetan beste hobi handi bitan. Hala, 46 dira atzo herrialde asiarrean bahituta hil zirenak, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Dirudienez, klanen arteko gatazka baten harira egin zuten sarraskia.
Bi zuloak Maguindanao probintzian aurkitu dituzte, atzo burua moztuta zuten 24 lagunen gorpuak agertu ziren lekutik gertu, Josefino Cataluña eskualdeko poliziaburuaren esanetan.
Armak zeramatzaten 100 pertsona inguruk bahitu zituzten atzo hurrengo hauteskundeetako hautagaien aukeraketarekin lotutako protesta moduan.
Mindanaoko hegoaldea Asiako gune arriskutsuenetako bat da hilketak eta bahiketak ugaritu direnetik. Alkateek eta gobernadoreek dirua ematen diete gaizkile taldeei eta hauteskundeak gerturatu ahala, indarkeriak gora egingo du.
Hauteskundeetako kanpaina ez da maiatzera arte hasiko, baina hautagaiak aurkezteko epea azaroa amaieran amaituko da.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

