2010eko martxoaren 12a
eitb.com

Akusazioa

Egibarrek 'herri' terminoa ez erabiltzea leporatu dio Patxi Lopezi

2009/07/05 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarreko buruak Patxi Lopez lehendakariari 'herri' kontzeptua 'biztanleria' terminoagatik ordezkatzea leporatu dio.

Inprimatu Inprimatu

Joseba EgibarIrudia handitu

Joseba Egibar Zegaman izandako ekitaldi politikoan. Argazkia: EFE

Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarreko buruak 'herri' kontzeptua baztertzea leporatu dio ''euskaldunen erabakitzeko eskubidea'' ezabatzeko.

Egibarrek Zegamako batzokiaren inaugurazio ekitaldian adierazi duenez, lehendakariak kargua hartu zuen momentutik 'biztanleria' terminoa erabili izan du 'herri' hitza baztertuz.

''Lopezek ez du sekula esango lehendakari gisa, euskal herriaren ordezkari dela haiek baitakite herriaz hitz egiteak herri guztiek autodeterminazioa aldarrikatzeko duten eskubidea onartzea suposatzen dela''.

Egibarren esanetan, egoera honen aurrean, bi urte barru izango diren udal hauteskundeetan erantzun ''zuzena eta demokratikoa''ematea beharrezkoa da.

Honen ustez, sozialistei ''erantzun irmoa'' ematea funtsezkoa da, ''azpijokoan aritu baitira euren benetako helburua ezkutatuz, hau da, koalizioa osatzea hemen boterea lortzeko''.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea