
Irudia handituClaudio Bravo. Argazkia: EITB
Atezainen aferak protagonismoa bereganatu du astean zehar. Cludio Bravoren kontratu berritzeak jokoz kanpo harrapatu ditu aldagelako kide asko, horien artean Asier Riesgo, zeinak argibide eskaera luzatu zien bai zuzendaritzari baita Bravori berari ere. "Kontratua duzun bitartean lan egin behar da eta kito", adierazi zuen atzo Martin Lasartek kopeta beltz. Gaur Riesgo zerrendatik kanpo geratu da eta ziur zer pentsatua emango ziela bakar bati baino gehiagori. Dena den, uruguaiarra ez da ezeren susmagarri. Orain arte kirol ikuspegitik hartu ditu erabakiak, Lorenen hitzei entzungor eginaz. Riesgo eta zuzendartiza muturtuta egon arren, debarrak jokatu du Bravok ezin izan duen bakoitzean eta deialditik kanpo behin baino gehiagotan geratu da Zubikarairekin txandakatzen ari baitzen. Atezainen gaia korapilatsua da oso, baina Lasarteren jardunbidea aparta izan da polemikaren sua itzaltzen jakin izan duelako hasieratik. Gaurko erabakitik ika-mika sortu nahi duenak jai du ez duelako heldulekurik.
Kontzentratuta
Estrainekoz jokatuko du Realak etxean eguerdiko hamabietan. Hori dela eta, Donostiako hotel batean igaroko dute gaua entrenatzaileak hala aginduta. Goiezeko zortziak aldera joko du iratzargailuak bihar eta ohi baino gosari lege indartsuagoa egingo dute Anoetaruntz abiatu baino lehen.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: