
Kontzertu Ekonomikoaren 'blindajera'ren aldeko Legebiltzarreko Lege Proposamena onartu du gaur Madrilgo Kongresuak. EAEko arau fiskalen aldeko proposamena da.
PSOEk eta EAJk aurkeztutako proposamenaren aurka azaldu da Kongresuan Alderdi Popularra. PPko euskal diputatuek ere Kontzertuaren 'blindajea'ren aurkako botoa eman dute gaurko saioan. UpyDk ere kontrako botoa eman du, eta UPN abstenitu egin da.
Ekimen honen bitartez, Foru Arauak Lege bihurtzen dira. Beraz, EAEko hiru Foru Aldundietako arauak Lege izango dira, eta Auzitegi Konstituzionalak bakarrik izango du horiek aldatzeko eskumena.
Eusko Legebiltzarrean abiatu zen ekimena, bertan alderdi guztiek onartu zuten, UPyDk izan ezik. Hala ere, Kongresuko batzorde Konstituzionalean PSOEk eta EAJk adostutako zuzenketek aldatu zuten proposamena. Epeak murrizteko premiazko prozedura eramatea adostu zuten.
Alfonso Alonso
Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak eta Alderdi Popularraren bozeramaileondokoak esan duenez, "apoak irensteko artea" da politika eta horregatik egin du Kontzertu Ekonomikoaren aurka. Dena den, Konstituzio Auzitegiaren aurrean helegitea ez dutela jarriko ziurtatu dio bere taldeak eta "berme" horrekin pozik dago.
"Politikan ere, zenbaitetan interes batzuk beste batzuen aurrean jarri behar dira", esan du.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: