2010eko martxoaren 21a
eitb.com

gaztea

Manga eta kultura japoniarra

Facebook bidez hautatuko dute aurten Mangamore jaialdiko kartela

Luzia Zugadi - 2010/02/09 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Amorebieta-Etxanoko manga jaialdi ospetsu hau iragartzen duten kartelak bidalteko epea martxoaren 18an bukatuko da.

Inprimatu Inprimatu

Dagoeneko hasi dira urtero Amorebieta-Etxanon egiten den Mangamore manga eta japoniar kulturaren jaialdia prestatzen eta badirudi 2010ean izango dela berrikuntzaren bat edo beste. Izan ere, Udalak iragarri duenaren arabera, Facebook bidez hautatuko dute aurten jaialdia iragartzen duen kartela.

Horretarako lehiaketa bat prestatu dute eta parte hartzaileek martxoaren 18a baino lehen bidali beharko dituzte euren proposamenak, posta elektroniko bidez Amorebieta-Etxanoko Gazte Informazio Bulegora.

Irabazlea Facebooken egingo den bozketaren bidez aukeratuko da, martxoaren 18tik 30era bitartean.




Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea